Aste honetan bertan hasiko da Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia. Azaroaren 6tik 16ra, ostegunetik igandera dokumental-emanaldiak eta solasaldiak izango dira, Hernanin Kulturarteko Plaza Feministan. Aurtengoan, “trantsizio ekologikoaren, gerraren eta migrazioen arteko hariak” ikusaraztea izango da helburu nagusia, nahiz eta bestelako hainbat gai ere landuko diren. Zebrabidean izan da Itsaso Lekuona, Hernaniko lankidetza zinegotzia, honen inguruko azalpenak emateko.






























