Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Lian Murales Ameriketako Estatu Batuetan sortu eta orain Euskal Herrian bizi den artista muralista da. Europa osoan aurkitu daitezke berak margotutako 700 horma-irudi inguru eta aurtengo Point de Vues festibalaren karietarat, Ziburuko Ttiki trinketaren paretan obra ikusgarri bat egin du. Lianek, bere ibilbidea aipatzeaz gain, Euskal Herriak artistikoki zer transmititzen dion aitortzen dauku …
Gure gaurko bigarren gaiarendako Radiokulturaren artxiboetarat jo dugu (azaro honetan irratiak 20 urte betetzen bait ditu!) : 2005an grabatua, Kepa Etxandi argazkilariak Argentinara eginitako bidai intergarria bat kondatzen digu. Hastapenean familiaren atxematera joana zen baina laster Argentinaren itzulia egiten hasi zen euskal etxez euskal etxe, hango euskaldunen ezagutzeko.
Musika : Ruper Ordorika « Edertasunaz mintzo », Brutus « War »
Jatorria / source : Radiokultura






























