KULTURKUBOA: Arantza, ON euskararendako + EBA elkarrizketa Argitxu Hiriart-Urrutyrekin

Aste honetako Kultur Kuboan : « On Piztu » elkarteko kidea den Arantza Eguigurenek, « On.eus » webgune berria aurkezten dauku : Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede. Horretarako, eduki praktikoak sortu, bildu eta publiko zabalaren esku ematen ditu.

Gaurko bigarren gaiarekin berri on bat iragartzen dugu : EBA (Egiazko Berdintasunaren Alde) elkartearekin elkarlanean, emakumeek politikarekiko duten engaiamenduaren aldeko kanpainaren baitan, elkarrizketak eginen ditugu Berdintasunaren Batzordean parte hartzen duten edo haren jarraipena egiten duten hainbat hautetsirekin. Aldi honetan : Argitxu Hiriart-Urruty, Kanboko hautetsia.

Musika : Alguillo eta Alkimistak « Tuneletik », Morsheeba « Blood like lemonade », Kaskezur « Egia, begira »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Maite Aguirrezabal · Mugarik Gabe · 2025.10.20

al. Urr 20 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan