Fini, adio, agur, akabo, xahu, akabatu, amaitu, azkena eman, bukatu, burutu, hondartu, urrendu, azkena bideko! Hiru urterako plangintza aurreikusia bazuten ere, Euskal Hirigune Elkargoari finantzamenduari buruzko engaiamendua «ez errespetatzea» leporatu ondotik, Harituz kultur egitasmoak mintegi eta antzezlanez jositako azken edizioa eginen du hil honetan. Honetaz eta gertatutakoaz gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Ximun Fuchs, AXUTeko kidea.