Danele Sarriugarte idazlea dugu gurekin, literaturan dagoeneko hirugarren lana argitaratu du. Erraiak eta Azala erre ondoren, oraingoan Consonni argitaletxearen eskutik plazaratu du Beste Zerbait. Itzultzailea ere bada eta asko dira euskarara ekarritako lanak. Eleberria “queer eta mutantea” bezala aurkeztu dute, erresistentzia ariketa literario gisa, eta txatal desberdinen bidez ahots ugari biltzen ditu: bizipen pertsonalak, irakurketa feministak, lekukotzak eta baita iritzi testuak ere. Amorrua eta festa, zauria eta afektua, denak uztartzen dira narrazio honetan.
Gaur, beraz, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu Beste Zerbait honek dakarrenaz.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Danele Sarriugarte idazlearekin “Beste zerbait” eleberriaz first appeared on Bilbo Hiria irratia.