Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Sortzez Bidarraitarra den Leire Aguerre-k, ikasketa luzeak egin ditu Frantziako hainbat herritan eta bakantza denboran, sosak biltzeko, jatetxetako sukaldetan beti ari izan da gostuz. Berriki, Itsasuko Balaki trinketean ostatu eta jatetxearen kudeantza bere gain hartu du. Bere ibilbide aberats eta atipikoa azaltzeaz gain, trinketa aurkezten digu Leire-k …
Jaio Lertxundi Tuteratik Iruñeara berriki mugitu den artista plastikoa eta bisuala da. 2025. udazkenean « Mari, laminak eta basoko aztarnak » izenpean sortutako obrak zintzilikatu ditu Uztaritzeko Ttok artelekuan (ikusgai azaroaren 20 arte). If Matxikote, Ttok sorkuntza eta arte lekuko arduradunak, Jaio Lerxtundiren ibilbidea azaltzea gain, erakusketako 3 obra aurkezten dizkigu …
Musika : Toc « Gau eternal bat », Manchester Orchestra « Top Notch (Live at The Earl) »
Jatorria / source : Radiokultura