Gaurkoan Ilargirekin egingo dugu solasaldi berezia. Kantariak bere ibilbideko hirugarren lanaren lehen aurrerapen kantua kaleratu du: Hil artean bizi. Abestia ez da edozein: minbiziak eragindako doluari buruzko hausnarketa bat da, eta Iñurri Elkarteko Elenita eta Ebaren bizipenetatik abiatuta sortu du. Proiektu honetan bidaide izan ditu, besteak beste, Ines Osinaga eta Marina Landa ahotsetan, eta Haritz Harreguy ekoizpenean. Gainera, bideoklipak komunitate oso baten indarra islatu du, Iñurri elkarteko kideen parte-hartzearekin. Ilargiren hitzetan, prozesu honek “bizitza eta heriotzari buruz asko irakatsi” dio, eta horregatik gonbidatzen gaitu azken momentura arte bizitzera: Hil artean bizi. Bestetik ostiralean Jone, batzuetan filma estreinatuko da zinema aretoetan. Sara Fantova eta Ainhoa Artetxe izan ditugu gurekin.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Ilargi kantariaren berria eta “Jone, batzuetan” filma first appeared on Bilbo Hiria irratia.