KULTURKUBOA : Nerearen Scapebookaren sekretuak + Hazparneko Tamborrada …

Aste honetako Kultur Kuboan : Nerea Loiola Pikaza Debarrak « Harri bat poltsikoan » deitutako bere lehen liburua idatzi zuen bere semea oheratzen laguntzeko eta geroztik idazketaren pasioa garatuz joan da. 2024ean « AHT – Arrisku Handiko Trena » Scapebook delakoa argitaratu du : irakurleak erabakiak hartu behar ditu eta enigmak deskubritu eta horien arabera istoriaren garapena baikorra edo beldurgarria izan daiteke !

 

Bestalde, Hazparneko Tamborrada Ttiki-ak 20 urte bete ditu aurten, 2025ean. Alain Londaitzbehere Hazparneko Tamborradako lehendakariak, Gipuzkoan sortu den ekitaldi honen istorioa kontatu digu. Ondoren, Hazparneko haur batzuk beren desfilearen urteurrena nola prestatu duten azaltzen digute (FabLabea tailerraren partaidetzarekin).

 

Musika : Olatz Salvador eta Iholdi Beristain « Su hau dena », Ruper Ordorika « Hondartza galduan »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Esku hartzea egin ondoren gazteek euskarekiko duten jarrera positiboagoa da …

ar. Ira 9 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan