KULTURKUBOA : Modelismoa Balentinarekin + Flakofonki eta Chill Mafia + Jon Arretxe Raval auzoan …

Aste honetako Kultur Kuboan : Modelismoa pasientzia haundiko pasio eder bat da. Balentina Arakistain bere senarra sustengatzen du « Epaulard Senpere » elkartean. Azken honek, eskalan eginitako itsasontzi edota submarinoak fabrikatzen ditu. Bainan Balentinak nola bizi du zaletasun berezi hau ?

Nahiz eta ibilbide laburreko taldea izan den, Chill Mafiako kideek fama haundia bildu dute. Julen Goldarazena edo « Flakofonki » taldeko kantarietako batekin hitz egiteko aukera izan dugu.

 

Jon Arretxe Bizkaitar idazleak Bartzelonako Raval auzo arriskutsua ezagutarazten dauku « Zenbaki Gorriak » izeneko liburuaren bidez. Aldi honetan, Touré, bere eleberrietako pertsonai famatuak, iluntasunaren bidea hartu du eta egoera oso larrian da …

Musika : Zetkin « Xutik », Gozategi « Nor Nori Nork », Chill Mafia « Animal crossing », Billianne « Que Sera Sera ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

KIROL ESKIROL: Pentzia kirol elkartearen medeurrena saio berezia

al. Eka 2 , 2025