Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Hasteko, ezusteko topaketa pozgarri baten ondoren, Andrearen ezagutza egin dugu. Andrea Uruguaitarra izanik ere, euskara erakaslea da Montebideoko Euskal Etxean. 2024 urtea Euskal Herrian igarotzea erabaki ondoren eta marrazkigintzarengan duen zaletasuna baliatuz, Euskal Herriko hainbat marrazkilarien ezagutza egiten ari da …
Ondoren eta marrazkigintzaren unibertsoan segitzeko, Iñaki Martiarena Otxotorena (« Mattin » ezizenez ezagunagoa) Donostiar komikigilearen ezagutza egin dugu. Bere ibilbidea eta lan egiteko filosofia azaltzeaz gain, berriki plazaratu duen umore grafiko lana aurkeztu dauku : « Irritaia » (Zortziko argitaletxea)
Musikak : Gatibu « Bang-Bang Txik-Txiki Bang-Bang », Los Fabulosos T.N.T. « Eso » (Uruguay – 1960), Benito-lertxundi « Marinel galduaren balada »
Jatorria : Radiokultura