Erro Ta Berri 2015-01-16

oquestrada 2

Dagoeneko “Atlantic Beat: Mad’in Portugal” OqueStrada taldearen bigarren LP-a kalean dugu. Fadoa eta Swing-aren arteko zerbait topatuko duzue diska alai eta bizi horretan. Horrela gaurko saioko bidaiak Portugal, Brasil, Txile eta Estatu Batuetako americana soinuetara eramango gaitu. Ruper Ordorika-ren “Lurrean Etzanda” diska berria ere Americana lanen artean sartu zaigu Erro Ta Berrin. Josh Rouse eta Luar Na Lubre izango dire gure aste honetako proposamenak. Erabilitako abestiak:

1) OqueStrada “Oxalá te veja”  2) OqueStrada “Café solo”  3) OqueStrada “O teu murmúrio”  4) António Zambujo “Cançao de Brazzaville”  5) Criolo “Ferment pra Massa”  6) Manuel García “Negro Manuel”  7) Matías Cena “Cinematografía clásica”  8) Ruper Ordorika “Liluraren ondotik”  9) She & Him “Stay awhile”  10) Sharon Van Etten “Tarifa”  11) Lucinda Williams “Burning bridges”  12) Josh Rouse “Come back (Light therapy)  13) Luar Na Lubre “Tu gitana”.

 

Hurrengo podcasta

Antxetako Maia Muruaga eta Bilbo Hiriako Mieltxo Monfort, irratien tartean

ol. Urt 16 , 2015