Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Maria Ortegak. Hala dio azpitituluak:
‘Muturreko egoera bizi dute Libanon, krisi humanitario, ekonomiko eta sozialak jota. Egoera horretan, errefuxiatuen zaurgarritasuna handitu egin da, hamabost urtetik gora baitaramatzate egunean-egunean bizitzen eta dagoeneko aurrezki guztiak agortuak dituzte. Areago, Baxar al-Assad joan zenetik, Siriako errefuxiatu gehien-gehienak ez dira beren herrialdera itzuli. Desplazatutako familiek gero eta baliabide gutxiago eta zor handiagoa daukate, eta seme-alabak lanera bidali behar izaten dituzte bizirauteko. 19.500 errefuxiatu adingabe baino gehiago ari dira Libanoko gurpil ekonomikoan lanean. Libanoren eta Israelen arteko gatazkak eta behartutako barne desplazamenduek egoera okertu dute, eta bereziki eragin die haur errefuxiatuei, ez baitute familia-sarerik’.






























