Podcast: Play in new window | Download
Astelehenero moduan, gaurko Agerkarien Tartean, Nafarroako HITZAko Edurne Elizondo izan dugu Zebrabidean. Hauek dira aipatutako bi gaien titularrak.
Zientzia maite duen irakasle izabar baten memoriak – ‘Pedro Miguel Etxenike. Euskal zientzialari unibertsala’ izenburupean, Izabako fisikariaren biografia ondu du Fermin Erbitik. Iruñean elkartu dira biak, zientziaz eta bertzez aritzeko.
65 urte baino gehiagoko emakumeen %23k indarkeria matxista sufritu dute noizbait – Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioko 130 toki entitatek bat egin dute matxismoaren aurka. Indarkeriaren aurkako prebentzioa lantzeko konpromisoa hartu dute, eta sareak sendotzekoa ere bai.






























