Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kubo berezi bat entzutea proposatzen dautzuegu : Gure kolaboratzaile sutsu eta animatzaile abila den Beñadin Lohiague gonbidapenen mahainean jartzea behartu dugu ! Hortarako aitzaki on bat bagenuen : Beñadinek bere azken proposamen musikala aurkeztu berri du, « Tuaxa » izenekoa. Gainera, bere lehen bakarkako proiektua da hau (aldez aurretik Islaia, Falta edota Lülü Smack taldeekin aritu izan da) eta honetan ambient, pop eta rocka uztartzen ditu.
« Tuaxa » zer den azaltzeaz gain, « Purrust Salda » emankizunaren girorat bueltatzea bultzatu dugu Beñadin …
Musika : Beñadin Lohigue « Egunn Onä » + « Josh&Ba (Antton larrandabururen gitarrarekin) » + « Airfryer » + « Ezabagailu »
Jatorria / source : Radiokultura





























