Podcast: Play in new window | Download
Zebrabidean, ostegunero musikari lotutako tarteren bat izan ohi dugu, eta denboraldi honetan, bide beretik jarraituz, Musika Tertulia izango dugu ostegunero. Gaurkoan aldaketa egin dute eta Bilbo Hiria Irratiko, Ane Zabala izan dugu gurean, eta Ander Fernandezek etxeko lanak ongi eginak utzi dizkigu. Euskal Herriko, zein Euskal Herritik kanpoko abesti bana ekarri digu bakoitzak. Hauek gaurko proposamenak:
- Zure Atzetik – Su Ta Gar
- Nun zizte ene drugiak – El Dominiko
- Opinion de mierda – Los Punsetes
- Guillotines for Billionaires – Matt Elliott






























