Podcast: Play in new window | Download
Oinherrik, Artaziak kooperatibarekin batera, lan ildo berri bat lantzen dihardu; kultur hezkuntza komunitarioa, hain zuzen ere.
Lan ildo honen helburu nagusia herritarrok ditugun kultur eskubideen gaia mahaigaineratzea da. Baina ez hori bakarrik, herri hezitzailearen ikuspegitik kultura-eta euskal kultura-definitu ditugu eta herrietan kultur eskubideak praktikara eramateko eman daitezkeen pausoen proposamena prestatu dugu.
Hori guztia azaltzeko, jardunaldia antolatu dute, azaroaren 20an, 9:00-12:00 Azpeitiako Dinamoan. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Iratxe Retolaza.





























