Podcast: Play in new window | Download
Bularreko minbiziaren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientzia sortzeko asmoz, urria «pink month» edo hilabete arrosa izendatu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Baina jakina da legea jarri zuenak tranpa jarri zuela, eta enpresa handi-mandi asko dira pinkwashing deritzonaz dirua egiten dutenak. Lapur txikiak kastigatzeko nonahi badago kartzela, baina itxurakeria hutsez bularreko minbiziaren ikerkuntza bultzatzeko plantak egiten dituzten marketin kanpainak jo eta ke aritu ziren pasa den hilabetean. Eskerrak baditugula Pink baino, punk diren lagun batzuk. Iñurriez ari naiz noski. Urria atzean geratu da, eta aipatutako enpresa handi-mandi horiek, minbizia alde batera utzi, eta gabonetako apaingarriz eta produktuz apaindu dute guztia. Eskerrak badiren urte osoan zehar Iñurri Lanetan aritzen direnak. Eta gaurko honetan, Julene Illarramendi izan dugu Zebrabidea gurutzatzen, urriaz gain urteko beste gainontzeko hilabeteetan egiten duten lanaz hitz egiteko.






























