Koloretako bihotza izeneko liburua argitaratu berri du Iñigo Ibarra idazle odietarrak, Denonartean argitaletxearen eskutik. Aurreko bere lanak bezala, haur eta gaztetxoendako literaturan kokatzen da liburu hau ere, baina adin horretako irakurleentzat ezohikoa den gaia ekarri du istoriora Ibarrak: deslokalizazioarena. Irati Merinoren ilustrazio ederrek lagundu dute Ibarraren testua kasu honetan ere, eta ohiko tokietan eskuratu daiteke liburua. Xehetasunak eman dizkigu gaurko saioan idazleak.
Podcast gehiago
-
2025/05/19
Abian da AEKren aurrematrikula kanpaina
-
2026/02/09
“Euskara minorizazio gorrian dago”





























