Urteak daramatza Txari Eleta olaguearrak yogaren eta mantren munduan murgilduta, eta orain, lan berri batekin dator: Zeure soinura itzuli. Lleidan aritu zen diskako abestiak grabatzen, baina forma berezia hartu du lanak. Izan ere, diska bat baino zerbait gehiago da: koaderno forma duen lanean letrak, abestiak entzuteko QRak eta mantra edo abesti bakoitza entzuteko proposamenak jasotzen ditu. Txari.com webgunea ere martxan jarri du. Hiru emanaldi ere aurreratu dizkigu: abenduaren 11n Hondarribian, abenduaren 20an, Lorcan; eta abenduaren 26an, Iruñeko Civivox Iturraman.
‘Zure soinura itzuli’, Txari Eleta olaguearraren koaderno-diska berria
Podcast: Play in new window | Download






























