Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Urko Apaolazak. Hala dio azpitituluak:
‘XXI. mendeko arazo moderno bat dela irudituko zaio akaso inori, baina lurra, lana, bizi-tokia eta bizi-baldintzak elkar lotzen dituen etxebizitzaren problematika, historian sarritan errepikatu izan den fenomenoa da, baita Euskal Herrian ere. Eta denetan ikusten da gauza bera: kapitalismoaren garapenarekin, etxejabeen eta espekulatzaileen interesak herritarren eskubideen gainetik jarri izan dira’.






























