Podcast: Play in new window | Download
Denboraldi berriarekin batera, gomendio berriak jasotzeko garaia heldu zaigu. Aurtengoan Liburu Gomendioekin jarraituko dugu, baina oraingo honetan, liburu horien etxeetatik zuzen zuzenean jasoko ditugu gomendio horiek. Gaurkoan KATAKRAK Argitaletxeko Hedoi Etxarteren eskutik jaso ditugu gomendioak. Hauek izan dira gaurko hiru gomendioak: Charles Bukowskik idatzitako eta Jone Gartziak itzulitako ‘Shakespearek ez zuen inoiz egin’; Cesare Pavesek idatzitako eta Jon Alonsok itzulitako ‘Zure bazterrekoak’; eta Nanni Balestrinik idatzi eta Fernando Rey Escalerak itzulitako ‘Den-dena nahi dugu’.






























