game-erauntsia

Azaroak GTA VI eta Ocarina of Time dakartza, baina ez dira bideojoko bakarrak izango

Estreinaldien agenda errepasatu dugu. Rockstar-eko langileek sindikatua eratzeko bozkatuko dute egunotan.

Azaroa dator, eta, berarekin batera, 2026ko bideojokorik handienak. Nagusiak ondo ezagutzen ditugu: Grand Theft Auto VI nahiz The Legend of Zelda: Ocarina of Time desiratuak iritsiko zaizkigu asteotan.

Zorionez, zerrenda ez da hor geratzen, beste hainbat bideojoko esanguratsu ere iritsiko baitira: World of Warcraft: Forever, Tanuki: Pon’s Summer edo Switch 2 kontsolarako Metaphor: ReFantazio zein Pikmin 4 aipatu ditugu irratsaioan.

GTA VIrekin jarraituta, bere alde ilunera begira jarri gara… zorionez, itxaropentsu agertzeko. Izan ere, Rockstar Gamesen Erresuma Batuko langileek sindikatua eratzeko erabakia hartzeko bozkatuko dute azaroaren 12tik 26ra bitartean. Aspalditik datorren borrokaren emaitza ikusiko dugu, beraz, Edinburgoko bulegoetan kaleratzeak eta manifestazioak nagusitu ondoren.

FromSoftware taldearen bideojoko berria aurten ikusi gabe geratuko dira jokalariak. Enpresa japoniarrak aditzera eman duenez, The Duskbloods 2027ra atzeratzeko erabakia hartu du: Dark Souls edo Elden Ring ikaragarrien egileen tituluari begira jarri gara bere gakoak aztertzeko.

Steam-eko azken berritasunak ere ekarri ditugu gurera. Beta bezeroan lorpenen bildumak gehitzen hasiak dira Valve-koak, lorpen bila dabiltzan jokalariei erraztasunak emateko: “Jokoen lorpenak antolatzeko, jarraitzeko eta burutzeko bide berria” da. Esate baterako, Portal 2n jokalari bakarrarentzako modalitatearen bilduma zein multijokalariaren bilduma prestatu dituzte. Bildumak ez dira horretara mugatuko: DLCak, eduki gehigarriak eta bestelakoak ere kontuan har ditzakete.

Hurrengo podcasta

Etxebizitsa sindikatuko kideekin azaroaren 11ko greba orokorra aztertzen

ig. Aza 8 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan