Oinherri elkarteak ikasturte berria abiatu du, azken urteetan sendotu duen dinamikari jarraipena emanez. Euskal Herriko Herri Hezitzaileen sarearen parte diren 50 udal eta 20 bazkide sustatzailek osatzen dute egitasmoa. Haien guztien arteko amets kolektibo gisa definitzen dute Oinherri, eta sarean garatzen diren egitasmo hezitzaile guztien aterki izan nahi du elkarteak. Guk Maite Azpiazurekin hitz egin dugu ikasturteko erronken berri izateko.






























