Beste_Bat_Konnemara_

Konnemara x 4

Lana Del Rey, Frank Ocean, Julia Jacklin eta Mikel Laboaren musika elkartu du Konnemarak bere azken saioan. Verde Prato, Merina Gris, Shego eta Oskorriren doinuekin osatu du estilo eta belaunaldi ezberdinetako bidaia.

Nazioarteko poparen eta Euskal Herriko musika-proposamenen arteko kontrasteak izan dira protagonista Konnemararen laugarren eta azken ‘Beste Bat’ saioan. Oraingoan ere, estilo eta garai ezberdinetako abestiak uztartu ditu, entzuleei erreferentzia musikal askotarikoak ezagutzeko aukera eskainiz.

Ouineta, Julia Jacklin, Mikel Laboa, La Zowi, Verde Prato, Lana Del Rey, Merina Gris eta Shego bezalako artisten lanek osatu dute hautaketaren zati handi bat. Horiez gain, UDDA, Vegyn, Air, Oskorri eta Frank Oceanen musika ere entzun da. Konnemararen ‘Kamarada (Gose)’ abestiak eman dio amaiera ibilbideari, lau saioetan zehar proposatutako musika-aniztasunari azken ukitua emanez.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Ouineta — Ivysaur
Julia Jacklin — Head Alone
Mikel Laboa — Ihesa Zilegi Balitz
La Zowi, Albany eta Pipo Beatz — Sugar Mami
Verde Prato eta BRONQUIO — Maite, Nauzu Zeharkatu
Lana Del Rey — Mariners Apartment Complex
Merina Gris — Irteera
Shego — Vicente Amor
UDDA eta xabbi — ESAN
Vegyn eta Air — Sexy Boy (Vegyn version)
Oskorri — Adios, ene esposa
Frank Ocean — Nikes
Konnemara — Kamarada (Gose)

Hurrengo podcasta

Ihana Iriondo x 109

ig. Aza 1 , 2026
Beste_Bat_Ihana_Iriondo_(NAIZ_Irratia)

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan