Podcast: Play in new window | Download
Dani pertsona irekia eta irribartsua da. Mexikon sortu zen bainan 3 urterekin Elizondorat etorri zen bizitzera. Haur adoptatua dela esaten du beldurrik gabe nahiz eta batzuetan kezkak izan dituela aitortzen duen. Iruñan diseinu grafikoa ikasi du eta ostalaritzan lan egin zuen bainan gertakari traumatiko bat bizi ondoren bere herritik aldentzea erabaki zuen. Orain Lapurdin bizi da eta Baionako Kalostrape ostatuan lan egiten du.
Entzun Danirekin izan dugun solas sakon bezain interesgarria (bere herriaz, adopzioaz, diseinu grafikoaz, euskararen balioaz, osasun mentalaz edota bere ametsetaz).
Jatorria / source : Radiokultura





























