Podcast: Play in new window | Download
2023ko urriaren 7 hartatik hiru urte betetzen dira gaur. Egun hartan Hamasek Israelen aurka egindako erasoak Ekialde Hurbileko gatazkaren beste fase bati eman zion hasiera, eta ordutik Gazako Zerrendan eta Palestinako gainerako lurraldeetan egoerak okerrera egin du. Hiru urteotan milaka pertsona hil dira eta lurraldearen okupazioak eta errepresioak aurrera egin dute.
Testuinguru horretan, Gernika-Palestinako deialdi herritarrak mobilizazioak deitu ditu biharko, urriaren 8rako, Euskal Herriko ahalik eta udaletxe gehienen aurrean. «Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez!» lelopean.
Guzti honen inguruan hitz egiteko Zebrabidean izan da Ibon Meñika, Gernika-Palestinako kidea.






























