Podcast: Play in new window | Download
Aste hastapenetik Frantzia mailan sortu den ikasleen mugimendua Ipar Euskal Herrira hedatu zen atzo. Eta gaur, Frantziar Gobernuak aurrekontu egitasmoa aurkeztu duen egunean, lizeoak blokeatzeko deiak jarraipen zabala izan du bertan. Paul Bert lizeoan tentsio uneak izan dira Poliziaren eta ikasleen artean. Eta guzti honen jarraipena egiten aritu da Lorea Mailharrancin, Euskal Irratietako kazetaria. Zebrabidean izan da, goizekoak aipatzen.






























