Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetan, berrikuntza baten berri eman digu Urko Apaolazak.
‘Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA mende bat baino gehiagoz, Zeruko Argia-ren hasierako garaietatik hona. Ehunka kazetari eta idazle, milaka artikulu eta idazlan. Digitalizazio prozesu zorrotz baten ostean, ibilbide hori guztia orrialdez orrialde eta urtez urte kontsultatzeko aukera izango du edonork urriaren 8tik aurrera, Hemeroteka berriarekin. Euskarazko altxor bat, ondare oso bat, lizentzia libreekin denon eskura sarean’.






























