ika_gasteiz_tokikom_700x700

IKA euskaltegian izena emateko aukera zabalik, Imotzen eta Basaburuan

Matrikulazio kanpainaren bukaeran daude IKA euskaltegian, datorren astean ekinen baitiete klaseei Imotzen eta Basaburuan. Iraia Ceballos koordinatzaileak gure eskualdean izanen den eskaintza azaldu digu gaurko elkarrizketaren tartean.

Urtero bezala, aurten ere maila guztiak eskaini dituzte IKA euskaltegitik, izen ematearen arabera ikusiko da zein talde ateratzeko aukera duten. Aurtengo nobedadea C1 mailako taldea ateratzea izan da: astearte eta ostegun arratsaldetan izanen dira eskolak, eta interesa duen edonork izena emateko aukera zabalik du oraindik.

Matrikulatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko euskaltegiko 948 610 776 telefonora deitu behar da, eta bestela, leitza.ika.eus webgunearen bidez ere egin daiteke. “Biderkatu euskara” lelopean abiatu dute aurtengo kanpaina.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK: MIZELIUM, dantzatzeko musika eta onddoen arteko lotura ezezaguna …

ar. Ira 29 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan