piperpolis-game-erauntsia

Wednesdays, etxeko indarkeria eta haurrei egindako sexu abusuak azaleratzen dituen bideojokoa

Analisia eskaini diogu The Pixel Hunt frantsesaren obrari. Steam Frame VR gailuak estreinatu ditu Valve-k.

Wednesdays iaz estreinatutako bideojoko txiki bezain gogorra da. Haurrei egindako sexu abusu kasuei oihartzuna eskaintzeko, eta kontzientziazio lanak egiteko prestatu zuten The Pixel Hunt taldeko garatzaileek.

Tim izeneko gaztearen erabakiak gidatuko ditugu abentura narratiboan. Orko Park izeneko bideojokoa probatzen hasita, haurtzaroko oroitzapenak gogoratzen hasiko da, etxean bizitako arazoak azaleratuta. Kontatzen eta proposatzen duena aztertzeko analisia eskaini diogu titulu interesgarriari.

Erakargarriak dira, baita, Valvek azkenik merkaturatu dituen Steam Frame errealitate birtualeko gailuak. Egungo VR esperientziarik onena eskaintzeko prest datoz; hala eta guztiz ere, prezioak ez du erosterakoan laguntzen. Berritasunak errealitate birtualetik haratago doaz, hori bai: Steam ARM-ek eta FEX zein Lepton bateragarritasun geruzek bideojokoen mundua hedatzen lagunduko digute.

Tokyo Game Show azokaren 2026. urteko ekimenera begira jarri gara, baita. Iragarpenak, erakusmahaiak eta bideojoko japoniarrak nahiz asiarrak izan dira protagonista, ezusteetarako txokoa egonda.

Bukatzeko, euskarazko bideojokoei begira jarri gara. Oraindik kaleratu gabe, baina bi titulu gure hizkuntzan iritsiko direla jakin dugu. Lehena, Unclouded da, Praenaris estudio donostiarraren dragamina erako obra interesgarria. Bigarrena, dadoak eta apustu odoltsuak agintzen dituen The Zibbo Show dugu: kasu honetan, Tessera Studios madrildarraren jokoa dugu.

Hurrengo podcasta

KULTURKUBOA: Ortzaizeko plaza liburu eta kafe usain gozoez edertu du Charlotte-k ...

al. Ira 28 , 2026

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan