Reggae Fever 18×1
Denboraldiko lehen atala hemen da eta gure irratsaio anaiaren 30. urteurrena zoriontzeko probestu dugu. Uhinetan ez dira 30 urte erraz egiten eta horretarako urtebetetze festa antolatu dute irailaren 26rako. Joko duten talde batzuk (The Magnetophones eta Los Dorados) entzun eta Skandalotik etorritako mezua ere entzungo dugu.
Ondoren Bartzelonako Reggae Firmsek antolatu duen beste urtebetetze festa komentatuko dugu eta Tarraco Reggae eta Double Jabs entzun ditugu.
Selektoreen txoko bueltan da, lehenengoa nor den jakiteko, saioa entzun beharko duzu. Reggae Sukarra ona da!






























