materiabosque_tokikom

‘Haritza’ dokumentalaren proiekzioa izanen da ostiralean Jauntsarasko hariztian

Zuhaitzak, oihana, natura eta artea uztartzen dituen ‘Basoa Materia’ jardunaldiak antolatu dituzte LABEA elkarteak etan Bunka/RCR fundazioak irailaren 16tik 18ra. Ostiraleko hitzordua Jauntsaratsen izanen da, hariztian. ‘Haritza’ dokumentala botako dute aire librean, baina aurretik, 18:30ean, oihanetik ibilaldi pedagogikoa ere izanen da. Jardunaldien inguruko xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan Isabel Ferreira antolatzaileak.

Hona hemen jardunaldien egitaraua:

  • Irailak 16, asteazkena, Iruñeko Antartikan, 19:00etan: ‘La vida secreta de los alcorques vivos’ dokumentala eta hizketaldia Lorena Escuerrekin
  • Irailak 17, osteguna, Iruñeko Piparrika baratze komunitarioan, 19:00etan: soinu-hamaken instalazioa eta ‘Materia bosque’, zuhaitz eta oihanen inguruko ikus-entzunezko pilulen proiekzioa
  • Irailak 18, ostirala, Jauntsarasko hariztian, 18:30ean: ibilaldi pedagogikoa eta ‘Haritza’ dokumentalaren proiekzioa

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULA: Gakoa : ongi pasatzea ta gozatzea ! (Bengo)

ar. Ira 15 , 2026

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan