Podcast: Play in new window | Download
Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da.
Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, hurrengo bi igandeetan lehiatuko diren traineruak zein izango diren zehazteko.
Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira. Lehenik emakumezkoen estropada egiten da, eta ondoren gizonezkoena. Arraunzale gazteenek, horrela ezagutu izan dute, baina ez da hala izan beti. Izan ere, 18 urte besterik ez dira igaro, emakumeek Kontxan lehenengoz parte hartu zutenetik. Gaur bertan, Emakumezkoen Kontxako Bandera adinez nagusi izatera pasatu da. 2008ko irailaren 14 hartan, 4 traineruk hartu zuten parte: Rias Baixas, Astillero, Getaria-Zumaia eta Hondarribia. Getaria eta Zumaiaren artean osatutako traineruko patroi izan zen urte hartan gure gaurko gonbidatua: Libana Taboada.






























