Egonarria_Atalak_Horizontala-14

Egonarria 4×14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)

Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?

Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontatu digu, te koloreen berezitasunak, lehortzeko modua…

Hartu te on bat eta gozatu lasai Egonarriaren denboraldi honetako azken saioa. Izan ere, “tea lasaitasunaren eskola da”, Esklamadonen hitzetan.

Hurrengo podcasta

Bea Sever · NAIZEN · 2026.06.18

og. Eka 18 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan