Podcast: Play in new window | Download
Bi gazte, uharte bakarti bat eta fruitu bakar batek eraldatutako errealitatea. Hitzik gabeko tragikomedia baten bidez gizakiaren anbizioari buruzko gogoeta proposatzen du antzezlanak. Ixo Teatroak Harea antzezlanaren aretoko bertsioa aurkeztuko du asteburu honetan, Bilboko Pabellon sei aretoan. Emanaldiak ekainaren 4tik 7ra izango dira, eta ikusleek Leioako Umore Azokan aurkeztutako lanaren beste formatu bat ezagutzeko aukera izango dute. Honen inguruan gehiago jakiteko ZEBRABIDEAN izan da Luix Mitxelena, Ixo Teatroko kidea.






























