Podcast: Play in new window | Download
Urmendi Oiartzungo Haur Eskolak orain arte egindako bidea amaituko du Eusko Jaurlaritzak ahoz jakinarazi duelako Udal Haur Eskolak ez dituela gehiago diruz lagunduko. Azken boladan herrian pil-pilean egon den gaia izan da hori, eta horren adibide da zenbait herritarrek sortu duten ‘Urmendi beti herri. 0-3 bizirik!’ herri plataforma.
Urmendi eguna urtero egiten den zerbait da, baina aurtengo gertakariak kontuan izanik, “bestelako” ospakizun bat egingo dute, maiatzaren 31ean, igandan: ‘Gora Urmendi! Agur eta aitortza eguna’. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira, martxoaren 4an izan ziren moduan, Iraia Etxebeste, Urmendi Haur Eskolako Zuzendaria, eta Ainhoa Iribar, plataformako kidea.






























