Mari Karmen Eizagirre eta Irantzu Amundarain · KMK Lazkao · 2026.05.21

‘Kilometroak 77 festa ikusgarria izan zen’. Titular hori ageri zen Egin egunkariak 1977ko urriaren 18an argitaratutako alean. Bi egun lehenago, 1977ko urriaren 16an, igandean, ospatu zen Lazkao eta Beasain artean, lehenengoz, Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 77. Ordutik, jaiaren 49 ediziotan zehar, milaka eta milaka euskaltzale bildu izan dira, urriko lehen igandean, antolaketak prestatutako ibilbidea egin, eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Aurtengoa, 50. edizioa izango da, eta ‘Ibilian, ibilian, buelta’ egingo du Kilometroak jaiak, Lazkaora. Eta gu ere, ibilian ibilian, Lazkaora gerturatu gara, lehen urrats horien eta urrian emango diren urratsen artean lotura egiteko asmoz. Ez da lan erraza izango, 50 urte atzera egin eta egungo begiradatik Gipuzkoako Ikastolen jaiaz hitz egitea, baina horretarako bi gonbidatu ezin hobe izan ditugu gaurkoan Zebrabidea gurutzatzeko prest. Mari Karmen Eizagirre, irakasle ohia. Eta bere ikasle izandako Irantzu Amundarain, ikastolako lehendakaria.

Hurrengo podcasta

Esther Lacasta · Oinherri Dindaia · 2026.05.21

og. Mai 21 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan