Podcast: Play in new window | Download
2008an hasi zen Galtzagorri elkartea MarraziOak tailerra antolatzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker. Orduan Artelekun egiten zuten. Ilustratzaileei bakarrik zuzendutako tailerra da hala hasiberriak nola kontsakratuak; tarteren batean idazleei eta ilustratzaileei zuzendutakoa izan zen, baina ilustratzaileentzako tailer gisa egonkortu zen. XVIII. MARRAZIOAK tailerra Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaileak eta Uxue Alberdi idazleak gidatuko dute “Tarota. Arkanoetatik xehetasunetara” goiburupean. Beraz, idazle-ilustratzaile gidari bikote berria ekarri dugu Ilustratzaileentzako Topaketetara. Biek ala biek Marrazioak-en parte hartu izan dute. Tailerrean, tarot-karta sorta hartuko dute oinarri, ilustrazio obra baten sorkuntzarako egitura bat emateaz gain, sormenerako askatasuna ere eskaintzen duelako. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Izaskun Jauregi, Galtzagorri Elkarteko kidea.






























