Podcast: Play in new window | Download
Ohiko hitzordu igurikatua bilakatu da Eusko Eguna. Aurtengoa ere edizio alai, herrikoi eta engaiatua izanen da, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 18an, larunbatean. Egun osoan, herritarrak, kideak eta kuriosak gomit izanen dira tokiko monetaren eta lurraldeko alternatiben alde elkartzera. Aitzineko edizioetan bezala, eguna animazioz beteko da egitarau oparo eta eskuragarri bati esker, eta gauean kontzertu bikainak izanen dira. Eta honen inguruan gehiago jakiteko, Zebrabidean izan da Nikolas Blain, Euskoaren Koordinatzailea.






























