Podcast: Play in new window | Download
38 urte igaro dira 1988. urtean Urtz musika taldea sortu zenetik. Ia 4 hamarkada. Abesti mordoa sortu du taldeak urte horietan guztietan, hamaika estilotako, hamaika abesti. Oraingo honetan ordea, hamaika horietatik 15 hautatu eta estilo akustikoan jantzi ditu taldeak ‘Urtzen’ izeneko disko bikoitzean. Rock estilotik aldendu dira, eta hainbat antzokitan aurkeztu dute jada diskoa, eta horretan jarraitzeko asmoa dutenez, honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da, Xabi Camarero, Urtz taldeko abeslari eta gitarra jotzailea.






























