Podcast: Play in new window | Download
“Musikatxiloaldia” izenarekin hasia 2018an Euskal Herrian, Badum48 Euskal Herri, Okzitania, Bretania eta Reunion uharteko musikarieri igorritako desafioa da. Martxoaren 13, 14 eta 15an, parte hartzaileek kantu bat idatzi beharko dute, antolatzaileek emandako gai baten inguruan, 48 orduz. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Mattin Perez, desafioaren antolatzailea.






























