KULTURKUBOA: Neomaken esplorazioak + Kasu Txistorrekin ! + Katakrak Aitziberekin

Aste honetako Kultur Kuboan : 2021ean sortua, Neomak taldeak euskal folklorea eta esplorazio elektronikoak uztartzen ditu eta gaur egun lau emakumez osatua da (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), gehi bi musikari. « Lazturak Orbain » deitutako taldearen azken diskoa aurkezteaz gain, musikarekin duen harremanaz hitz egiten digu Garazi-k…

Bigarren erreportaia : « Txerriak eta Loreak » deitzen da Jon Arretxe Bizkaitar idazlearen azken eleberria. Gertakari harrigarriez eta umore beltzez osatua den liburu honetan txistorren alde iluna deskubriarazten digu Jon Arretxek.

Azkenik : Aitziber Jimenez de Aberasturi Iruñako Katakrak argitaletxearen lankide bat da. Argitaletxearen berezitasuna aipatzeaz gain, literaturarekin duen harremanaz hitz egiten digu Aitziber-ek …

Musika : Neomak « Piztia », Beti Mugan « Jane Says », Ximena Castro « Manos Blancas »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Phil Spencer-ek Xbox utzi du

al. Mar 2 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan