Kolpez kolpe altxa behar izan da EHZ urte batzuetan, zauriak sendatuz eta ondokoak zainduz. Geldituz, hausnartuz, eta berriz hasiz. Laguntzaileen indarrak, eta balore kolektiboen inguruan aritzeak berrasmatzeko gaitasuna eman dio festibalari. Uhinen ildoan podcastaren bigarren atal honetan, 2010. hamarkada hastapenean, EHZ Heletan egiten zenean izan ziren erronka zail batzuk izan ditugu hizpide.