Podcast: Play in new window | Download
‘Lainoak Zineuskadin’ hori da igande honetan, Urtzi Urkizu, Berriako kazetariak idatzitako artikuluaren izenburua. Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hitzaldia egin zuen pasa den asteazkenean, Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean, EH Bilduk hala eskatuta. Talde horretako kide Josu Aztiria legebiltzarkideak Zineuskadi elkartearen kudeaketaren inguruko zenbait galdera helarazi zizkion iazko azaroan, eta horiei erantzuteko agerraldia izan zen. Agerraldi horretan ateratakoek zer esan handia eman dute, eta hauen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Urtzi Urkizu, Berriako Kazetaria.






























