Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Harkaitz Cano Donostiar idazle eta gidoilariak « Silueta » deitutako liburu berezia argitaratu du 2025. urtean (Susa argitaletxea). Liburu honetan sekulan idatzi ez den nobela bati buruzko 31 kritika artikulu aurkitzen dira. Hori izan da hain zuzen ere Harkaitz Canoren erronka nagusia : nola kondatu nobela bat nobela hori idatzi gabe …
Bestalde, BLE (Biharko Lurraren Elkartea) elkarteak “LurrEko” proiektua garatzea erabaki du. « Lurreko » prestakuntza profesional osagarria da, trantsizio ekologikoko etorkizuneko eragileak prestatzen dituena Euskal Herriko agroekologiaren ikuspegi sistemiko batekin. Thomas Erguy, BLE elkarteko koordinatzaile ohia eta LurrEko-ren administrazio eta finantza koordinatzaileak, azaltzen digu zergatik hain inportanta den formakuntza programa hau eramaitea. …
Musika : Mano Solo « On boira de la bière », Ruper Ordorika « Zenbait bertso xelebre » (Hautsi da Anphora zuzenean)
Jatorria / source : Radiokultura





























