Podcast: Play in new window | Download
Urtero hainbat ekimen egiten dira herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak… Horien arteko sarea da Doinuele, 2023an aurkeztu zena, indarrak batzeko eta elkarrekin ekimen bakoitzari oihartzun handiagoa emateko. 2026ko egitaraua urtarrilean aurkeztu zuten, eta honen inguruan gehiago jakiteko, Zebrabidean izan da Ladix Arrosagarai, DOINUELEko kidea.






























