KULTURKUBOA : 2026an ere Famili’On ! + Bengo urbanoa da + Adur Larrearen bizi ilustratua …

Aste honetako Kultur Kuboan : Elkarte ezberdinek antolaturik, iaz egitasmo berri bat sortu zen euskara familia giroan integratzeko asmoarekin: « Famili’On ». Lehen edizioaren arrakasta ikusita, aurten proiektua berriz bideratuko da. Uda Lekuko koordinatzailea den Maddi Bordagaraik aurtengo egonaldien egitarau aberatsa aurkezten dauku.

BENGO izen artistikoaren gibelean Oiartzuneko Aitor Bengoetxea musikari eta Break-dantzaria kukutzen da. Musikalki genero urbanoaren baitan kokatzen da, pop, hip hop, rap eta elektro pixkat nahastuz. 2024an ateratutako « Belharra » izeneko diskoa aurkezteaz gain, bere ibilbidea kondatzen digu Bengo-k …

 

Bestalde, Durangoko azokan ere, Adur Larrea marrazkilari eta ilustratzailearekin solastatzeko parada izan dugu. Adur-ek azken denboraldian parte hartu duen azken proiektuen aurkezpena egiten digu …

Musika : Belako « Zaldi baltza », Bengo « Zu geatu ezkero », Sierra Hull « Mad World » (Tears For Fears)

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Aitor Egaña · Kresala Dantza Taldea · 2026.01.19

al. Urt 19 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan