KULTURKUBOA : « Urruneko oroikaitzak » Ttoken + Haurdanik, irakurtzeko plazerra …

Aste honetako Kultur Kuboan : If Matxikote Uztaritzeko artista eta «Ttok» arte lekuko sortzaileak, Euskal Herriko beste artista ugari gonbidatzen ditu erregularki beraien obrak erakustera. Mementu honetan eta maiatzaren 4arte, Christiane Giraud zizelkariaren « Urruneko oroikaitzak » deitzen diren lanak ikusgai dira Ttok galerian. Ifek zizelkari honen ibilbidea eta lana aurkezteaz gain, « Zapart » euskal artisten sareaz hitz egiten digu … …

Bestalde IKAS euskal pedagogia zerbitzuak, haur eta gazte literatura saileko obra batzuk aurkeztu ditu berriki. Argitaratuak diren sorkuntza hauek ere pedagogia material gisa baliatzekoak dira. Horietatik 2 liburuen egileen ezagutza egitea proposatzen dautzuegu : Elise Dilet eta Antton Hariñordokiren « Intza eta Tomas » pertsonaien azken abentura eta Régine Elosegiren « Hartz arrea, Pirinioetako hartza » lan ederra

Musika : Vladimir Horowitz « Moszkowski (sparks) », Jean Bordaxar « Eüskara zertako (Zuzenean) »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Eguneko elkarrizketa - Aitor Sagastuy

al. Api 17 , 2023