Podcast: Play in new window | Download
ETB On plataformak euskarari bizkarra ematen diola salatu du Aldatu Gidoia mugimenduak. Aldatu Gidoiak, Euskararen aldeko lanak eramaten ditu, kultura eta ikus entzunekoaren atalean bereziki, Eusko Jaurlaritzarekin joko harremanean sartuz. Mugimenduak salatu du EITBren, ETB On plataforma berriak euskarazko edukiak bigarren mailan jartzen dituela, gaztelaniazko eskaintza nagusituz eta Primeran plataformaren bideragarritasuna zalantzan jarriz. Eta Ipar Euskal Herriko euskaldunentzat tresna ez dela eskuragarri. Horretaz gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Eñaut Zearra, Aldatu Gidoiako kidea.





























