Podcast: Play in new window | Download
Azken asteetako gertakariak eta euskal gazteriaren kriminalizazioa salatu zituen Ernaik abenduaren 9an prentsaurreko batean. Ehundaka gazte elkartu ziren Deustuko frontoian. Argi azaldu zuten abenduaren 1eko astean egindako ekintzak, Euskal Herriaren ukapena salatu eta independentziaren aldarria eztabaida publikoan kokatzeko helburua zutela, eta Euskal Herriaren askatasunaren alde daudenen eta Euskal Herria ukatzen duten faxisten arteko lerroa irudikatzea zutela helburu. Honetan gehiago sakontzeko, Zebrabidean izan da Amaiur Egurrola, Ernaiko Bozeramailea.






























